Antzuolako eta Bergarako jubilatuek eta gazteek elkarrekin ikasten!

Bergarako MAIk bultzatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo departamentuaren laguntzaz, martxan dugun Elkarrekin Ikasten egitasmoaren barruan, otsailaren 15ean eta 16an, hainbat ekintza izan genituen Bergara eta Antzuolan.

Antzuolan, dagoeneko bi ekintza burutu dira. Batetik, Antzuola Herri Eskolako 3. mailako 4 gazte Landatxope Jubilatuen Elkarteko 6 kidekin elkartu dira, antzina Antzuolatik pasatzen zen trenari buruzko informazioa jasotzeko; izan ere, oso lagungarria zaie Antzuolako trena ezagutu zutenengandik  garraiobide honen gaineko informazioa jasotzea klasean egin behar duten proiektua lantzeko. Bestetik, 8 eta 9 urteko 14 ikasle taldea joan zen  Landatxope jubilatuen elkarteko instalazioetara San Blas tortak egiten ikastera.

Bergaran, aldiz, San Joxepe Jubilatuen Elkarteko bi kide, San Martin eskolara hurbildu ziren, 3. mailako umeei San Blas tortak zelan egiten diren erakusteko.  Guztira, 63 ume parte hartu zuten.

Datozen asteetan Elkarrekin ikasten proiektuaren barruan, hainbat ekintza izango ditugu: sendabelarren pomada tailerra, informatika ikastaroa, lorezaintza bertikala, eskulanak, taloak egiten ikasteko tailerra, lehenagoko eta oraingo jolasak, solasaldiak, etab.

Informazio gehiagorako 943 76 93 94 zenbakira deitu edo mdominguez@imaltuna.com helbidera idatzi daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak