San Martin Agirreko Ikasleek Ipintza Institutuko ortua bisitatu dute

Aurreko otsailaren 11n, San Martineko 5 eta 12 urte bitarteko 14 ikasle, Ipintza Institutuko ortua bisitatu zuten.

Bisitaren helburua, Ipintzako ikasleek baratza zelan daukaten antolatuta ezagutzea izan zen, San Martinekoek euren ortua martxan jartzeko behar duten zenbait ideia hartzeko.  Ipintzako bi ikaslek gidatutako bisitak ordubete iraun zuen. Denbora horretan, hainbat argazki eta ohar hartu zituzten; ortuaren antolakuntzaren, erabiltzen diren erreminten eta landatutako landareen eta barazkien gainean, esate baterako.

Ikastetxe desberdineko ikasleen arteko topaketa hau, Bergarako Miguel Altuna Institutuak martxan duen “Elkarrekin Ikasten” proiektuaren barruan kokatzen da. Proiektu honen helburua belaunaldi desberdinen arteko ezagutzak elkartrukatzeko guneak sortzea da.

Oraingoan, 2014an hasitako proiektuaren bigarren edizioa da. Lehenengo edizioak izan zituen  onarpen zabalagatik eta emaitza onengatik, aurten ere, proiektuak martxan jarraituko du pertsona kopuru gehiagori  heldu nahian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak