BERGARAKO MIGEL ALTUNA INSTITUTUA ETA ALECOP ELKARREKIN IKASTEN

Bergarako MAIk bultzatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo departamentuaren laguntzaz, martxan dugun Elkarrekin Ikasten egitasmoaren barruan, aurreko astean, urtarrilak 21, Alecop enpresako Julian Nieto MAIra gerturatu zen Diseinua Fabrikazio Mekanikoko ikasleekin eta irakasleekin aritzeko.

MAIko ETHAZIko (Etekin Handiko Zikloak) Diseinua Fabrikazio Mekanikoko ikasleek erronketan oinarritutako ikasketa kolaboratiboa lantzen ari dira. Kasu honetan, landu behar izan duten erronketariko bat CNC makinak euren kabuz desmuntatu, muntatu eta gero makinaren kontrola eramatea izan da.

Dagoeneko ikasleek oso lan ona egin dute eta CNC makinetan aditua den Alecop-eko Julian Nietori orain arte egin duten lana aurkeztea nahi izan dugu. Aldi berean, jardunaldi honetan Julian Nietok, MAIko ikasleei eta irakasle batzuei ere, CNC makinaren doikuntza egokia egiteko aholkuak eman dizkie. Partaide guztien iritziz,  jardunaldia emankorra eta interesgarria izan da.

Migel Altuna Institutuak belaunaldi desberdinen arteko ezagutzak elkartrukatzeko guneak sortzen jarraituko ditu 2015-2016 ikasturtea amaitu arte, belaunaldi ezberdinen arteko ezagutzak elkartrukatzeko.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak