ICFGko 2015 Plenary Meetinga emankorra Hego Korean

Bergarako Miguel Altuna Institutuko Hotzeko Forjako irakasleak Hego Korean ospatu den ICFG (International Cold Forging Group) Hotzeko Estanpazioko Nazioarteko elkartearen bileran izan dira.

Daejeon-en (Hego Korea) ospatu da aurten irailaren 14 eta 16aren artean ICFGen (International Cold Forging Group) osoko batzarra. ICFGe Hotzeko Estanpazioko nazioarteko eragileak biltzen dituen elkartea  da, era guztietako kideek osatzen dutelarik berau; bertan topatu ditzakegu hainbat enpresetako teknikari eta ordezkariak, maila akademikoan batez ere unibertsitate ezberdinetako ikertzaileak, simulazio softwareen garatzaileak, eta sektorearekin zerikusia duten beste hainbat eragile hauekin batera.

MAIko Hotzeko Forjako alorreko irakasleok zenbait urte badaramazkigu bertan parte-hartzaile izanik, eta aurten ere ez dugu hutsik egin.

Egonaldian zehar bilkuran zehar landutakoaz gain, Hego Koreako forjako enpresa bat bisitatu ahal izan dugu, eta egun gehigarri batean Simulazioko Azpitaldearen Workshop-ean parte hartu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak