Lanbide Heziketako ikasleei zuzenduriko trebezia-lehiaketa hauek, ikasketa mota horien dibulgaziorako tresna baliagarria dira. Baina gainera, txapelketa hauek ikasle, irakasle eta enpresentzako pizgarri ere izan nahi dute, eta aldi berean sektore produktiboen kalitateaz eta berrikuntzaz debatea sortarazteko foroa.
Aurtengo Skills txapelketan urrezko eta zilarrezko dominak lortu dituzten 14 ikasleen artean zeuden MAIko Iker Guillamon eta Andoni Frutos ere, Mekatronikan zilarrezko domina eskuratu zuten eta.
Sailburuak, ziurtagiriak banatu eta zorionak eman dizkie ikasle guztiei, eta domina horiek euskal Lanbide Heziketaren emaitza onen erakusle direla azaldu du, gazteekin izan duen solasaldian. “Gure izen ona behar den mailan jarri duzue”, azpimarratu du. Irakasleak ere mintzagai izan ditu Cristina Uriartek, eta hauek egin duten lana goraipatu du.