Bertako sukaldaritza ikasten

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2015eko ekainaren 5a

Atzo amaitu zen bertako sukaldaritza ikasteko Miguel Altuna Institutuak Elkarrekin Ikasten egitasmoaren barruan antolatutako ikastaroa.

Bertan gure etxeetan ohikoak diren jakiak prestatzen ikasteko aukera izan dute MAIko irakasle ohien eskutik: Konejua saltsan, bakailaua pil pil erara, patatak errioxar erara, etab. eta azkenengo egunean, arroza kakahuete saltsarekin nola prestatzen den erakutsi ziguten.

Hurrengo ikastaroa udazkenean izango da. Bide batez, Miguel Altuna Institutuak eskerrak eman nahi dizkio Zuloa Elkarteari emandako laguntzagatik.

Orain ikasitakoa praktikan ipintzera!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak