Miguel Altuna berriz ere ShellEcoMarathon lehiaketan

Aurreko ikasturteetan bezala, aurten ere Shell Eco Marathon-en parte hartzen ari gara. Miguel Altuna Institutuak, Gasteizko Mendizabalaren laguntzarekin UrbanConcept kategoriara aurkeztu du Storm kotxea.

2014/2015 Ikasturte osoan zehar bi ikastetxeetako ikasle zein irakasleak elkarlanean aritu dira kotxea lehiaketarako prest egon dadin. Egun, heldu da ordua Rotterdam-era hurbiltzeko eta hainbat espezialitatetik batu diren partaideak beren zentruen erakusgarri izateko.

 

Aurtengo edizioan Europa zein Afrikako institutu eta unibertsitateetako 230 talde inguruk hartuko dute.

UrbanConcept motako kotxeak hidrogeno pila erabiltzen du bere motoreari beharrezkoa duen elektrizitatea entregatzeko.  Lehiaketaren helburua aldez aurretik ezarritako distantzia batean ahalik eta erregai gutxien erabiltzea da. Hau lortzeko taldeek teknologia eta erregai ezberdinak aztertu eta probatu behar dituzte.

Aurreko urteetan GorbeaTeam -ek lortutako markatik onena 42 Km/KWh izan da.

 

Taldekideek blog baten idazten dute berriak emateko http://gorbea-team.blogspot.com.es

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak