Toribio Echevarria Sarietan MAIko “Kolagenoaren kautxu termoplastikoa” proiektua onenen artean

Atzo ospatu zen Torivio Echevarria Sarien 25.en edizioaren sari banaketa, eta bertan, Miguel Altuna Institutuan sortu eta bultzatutako “kolagenozko kautxu termoplastikoa” proiektua saritua izan zen. Enpresa ideia-proiektuak kategoriaren barruan guztira 29 proiektu/ideia aurkeztu ziren eta 6 onenen artean izan dugu MAIko proiektua.

Ideia honen sustatzaileak, Jesus Ollokiegi, Mikel Lasa, Miguel Angel Sanchez eta Fernando Alonso, orain 10 urte elkartu ziren MAIk eskaintzen zuen Goi Mailako Plastiko eta Kautxuaren zikloan. Hasiera baten enpresa proiektu bezala sortu bazen ere, egun ikerketa eta berrikuntza proiektua dugu kolagenoaren kautxu termoplastikoa.

 

Ibilbide honetan MAIren aldetik proiektua garatzeko laguntza dena izan dute: Ikerketarako laborategiak, zentruko langileen kolaborazioak eta aholkularitza, etab. Ikerketa proiektu honi esker, dagoeneko prozesua patentatuta izateaz gain, lantalde honek hainbat lan-akordio sinatu ditu enpresekin azken aplikaziorako:

 

* Bellota S.A:  Segurtasun botetan prozesu honen aplikazioa, Kevlareko zuntzetan, erreminta eta manguen formak eskura egokitzeko gaitasuna izan dezaten.

* Papresa: Pergamino-paperaren garapen prozesuan aplikatzeko.
* Leartiker MYMAT: 3D inpresioan formulazioak garatzeko prozesuetan aplikatzeko.

* Beste kontaktu konkretu batzuk zentro teknologikoekin lankidetzan aplikazio berriak bilatu eta laguntza teknikorako: Gaiker IK4, Biomat, Teknalia-Cidenco

 

Ekitaldian Iñigo Urkullu lehendakaria, Martin Garitano Gipuzkoako diputatu nagusia eta Arantxa Tapia Garapen Ekonomiko eta Lehiakortasunerako kontseilaria eta Miguel de los Toyos Eibarko alkatea izan ziren, Gipuzkoako hainbat enpresari eta ordezkarirekin batera.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak