Lorezaintza bertikala,mugikorren erabilera eta fakturen irakurketa ikasten elkarrengandik

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2015ko api. 30a, 10:22
Bergarako MAIk bultzatuta eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Berrikuntza, Landa Garapen eta Turismo departamentuaren laguntzaz, martxan dugun Elkarrekin Ikasten egitasmoaren barruan, atzo apirilak 29, hainbat ekintza izan genituen Bergara eta Elgetan.

Batetik, Elgetako Herri Eskolako 6.en mailakoek aiton amonei mugikorreko aplikazio desberdinen erabilera, kontaktuak nola sartu,etab. irakatsi zieten Elgetako aiton amonei. 3.en mailako gaztetxoek berriz, MAIko irakasle batekin lorezaintza bertikala tailerra izan zuten: Landareen ugalketa era desberdinak ezagutu eta praktikan ipini zituzten, egindako lana ikusgai dagoelarik Herri Eskolaren sarreran.

Bestalde, Bergarako San Joxepe Elkarteko kideak, San Martin eskolako 6.en mailako ikasleekin izan ziren. Nagusienek gas eta elektrizitate erreziboak nola irakurri azaltzeaz gain, energia nola aurreztu daitekeen,  potentzia desberdinak eta hainbat aholku eman zizkieten.

Datozen asteetan hainbat ekintza izango ditugu: Informatika ikastaroa, argazkien edizio tailerra, gozogintza, eskulanak, taloak egiten ikasteko tailerra, lehenagoko eta oraingo jolasak, solasaldiak, etab. Ekintzok parte hartu nahi duen edonorentzako daude irekiak.

Informazio gehiagorako 943 76 93 94 zenbakira deitu edo errasti@imaltuna.com helbidera idatzi daiteke.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak