112 ikasle hauetatik 30 erdi mailan ari dira, 75 goi mailan eta 7 ikasle Hotzeko Estanpazioko graduondoa amaitzen.
Hauetaz gain, Erasmus programaren bidez 5 ikasle Portugal, Italia eta Poloniako enpresetan praktiketan dabiltza, beste kultura batzuk ezagutzeaz gain, lan egiteko modu desberdinak ezagutu eta beraien ingeles maila hobetzeko aukera dutelarik.