Zabalotegiko udalaren instalazioetan, Antzuola Aramaio Aretxabaleta Arrasate Bergara Debagoiena Elgeta Eskoriatza Leintz Gatzaga Oñati
Bizikleten mekanika ikastaroa: Oinarrizkoa.
Ikastaroak bi zati izango ditu; Zati teorikoan bizikletaren erabilera mota desberdinak ikusiko ditugu, eta berau osatzen duten zatiak ezagutuko ditugu. Honek, erosi eta eraman behar ditugun piezak ezagutzen lagunduko digu. Bigarren zatia praktikoa izango da: Gurpil bat nola desmontatu, kamera nola aldatu, partxeak ipintzen, katea konpontzen, balaztak (kablezkoak, diskoa beste maila bat izango litzateke) egokitu, aldagailua egokitzen, etab, ikasiko ditugu. Zatirik zabalena izango da.
Hizkuntza: Euskara