Industrian laneratzeari buruzko jardunaldiak martxan dira Miguel Altunan

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2015eko otsailaren 24a

Gaur goizean ireki dira Bergarako Miguel Altuna Institutuak antolatu dituen "Lanbide teknikoa da nire aukera" jardunaldiak.

Jardunaldien irekiera saioan Confebaskeko Zuzendari Eduardo Arechaga, Emakundeko Zuzendari Izaskun Landaida,  Lanbideko Lan Aktibazioko Zuzendaria den Gotzone Sagardui, MAIko Zuzendari Iosune Irazabal eta Lanbide Heziketako sailburuorde Jorge Arevalo izan ditugu.

Ekitaldian zehar hainbat datu eman dituzte. Aipagarrienetako bat, 2020rako lanpostuen %76a Lanbide Heziketako tituludunak izatea espero dela. Hau kontuan hartuta eta enpresek pertsonei gero eta garrantzi gehiago ematen dietela ikusita, beldurrak eta estereotipoak alde batera utziz, berdintasunaren bila jarraitu behar dugu denon artean pausuak ematen.

Lanbidek eman dituen datuen arabera, Lanbide Heziketako laneratze tasa ziklo industrialetan gaur egun %75,5ekoa da.

Jardunaldiekin jarraituz, bihar 16:00etan Soraluze Koop. Elk. enpresara bisita izango da eta 18:30etan enpresa industrialen ikuspegi desberdinak ezagutzeko mahai ingurua izango dugu, Elay , Soraluce Koop. Elk., Fagor Ederlan Koop. Elk. eta Ulma Packagingeko zuzendari eta arduradunek parte hartuko dutelarik Juanjo Alvarezek moderatuta.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak