"Lanbide teknikoa da nire aukera" jardunaldien aurkezpena

Atzo aurkeztu genuen Bergarako Miguel Altuna Institutuan hainbat erakunderen laguntzaz, otsailaren 24, 25 eta 26rako antolatu ditugun "Lanbide teknikoa da nire aukera" jardunaldien egitaraua.

 

Otsailaren 24an irekiera ekitaldia izango da. Saio honetan parte hartuko duten erakundeek, beraien departamenduetan emakumea industrian laneratzearen inguruan jarraitzen ari diren lan ildo nahiz estrategiei buruz hitz egingo dute MAIko zuzendariak, Confebaskeko Zuzendari Nagusiak, Emakunde eta Lanbideko Zuzendariek eta baita Lanbide Heziketa eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeak ere.

Otsailaren 25ean, Soraluze Koop.Elk. enpresara bisitara egingo dugu, batez ere Lanbide Heziketan ziklo industrialen bat ikasten ari diren edo ikasteko aukera izan dezaketen emakumeei zuzendurik.
Ondoren, enpresa industrialetan Lanbide Heziketa ikasi duten emakumearen laneratzeari buruz hitz egingo dute, enpresarien ikuspegi desberdinak ezagutzeko aukera izango delarik.

Otsailaren 26an, "prestatu zure kurrikuluma" tailerra eta Miguel Altunan heziketa ziklo industrialak ikasi eta gaur egun enpresa industrialetan lanean ari diren MAIko ikasle ohien esperientziak eta ikuspuntuak ezagutzeko aukera izango dugu.

Horretaz gain, aste osoan zehar MAIko ikasle ohi emakumezkoen lantokietako argazkiak izango dira ikusgai eta lanerako orientazio zerbitzu berezia eskainiko da.

Informazio gehiago: www.imaltuna.com edo ekitaldia@imaltuna.com helbidean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak