“Esperientzia artistikoak guztiontzat eta familian” izenburupean Miguel Altunako Bizikasi zerbitzuak eta Bergarako Udalak antolatu duten ikastaroa arrakastatsua izan da: Esperimentatzeko eta partekatzeko espazio sortzaile honetan, sormena, adierazpena, komunikazioa eta ongizatea sustatzeko asmoarekin, 21 guraso eta haurrek tarte atsegina pasatzeaz gain, sormena lantzeko teknika berriak ikasteko aukera izan dute.