Bertan Sefed sareko Gipuzkoa, Bizkaia eta Arabako 16 Lanbide Heziketako ikastetxeetako 400 ikasletik gora parte hartu zuten, tarteak MAIko Administrazio eta Finantzak ziklko 19 ikasleak Garbi SLS enpresa simulatuarekin. Garbi SLS ikuztegi industrial birtuala da, eta beste 18 enpresa birtualekin harreman komertzialak gauzatzen ditu (salerosketak, kolaborazio hitzarmenak lortu, etab.).
Meeting Point honen bidez, ikasleek gelaz kanpoko jarduera batean parte hartzeaz gain, irakaskuntza metodo estatikoan lortutako gaitasun eta trebetasunak garatuz, benetako enpresa baten bezala lan egiteko aukera izan zuten.