MAIko ikasleek Confebask eta Eusko Jaurlaritzak emandako Lantokiko Prestakuntzaren diplomak jaso dituzte

Pasa den abenduaren 3an, MAIko 8 ikasle Confebask eta Eusko Jaurlaritzak emandako diplomak jasotzen izan ziren Bilbon ospatutako ekitaldi publiko batean.

Hezkuntza dualeko HEZIBI Programako 238 ikasle eta 10.914 ikaslek, 7.234 enpresek eta 145 lanbide heziketako ikastetxek parte hartu zuten Euskal Entrepresarien Konfederakuntzak (Confebask) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren batera garatzen duen Lantokiko Prestakuntza Programan. Bi programa hauetako ikasleen ordezkaritza batek, Leonardo Da Vinci eta Erasmus programen ikasleetako 72 partaideekin batera, haien praktikak atzerriko herrialdetan egin zituztenak, parte-hartzea egiaztatzen duen diploma jaso zuten Bilbon. Hau guztia, 600 pertsona inguru izan ziren Bilboko Euskalduna Jauregian ospatutako ekitaldi publiko batean.

 

Miguel Altunari dagokionez,  egun 22 ikasle ari dira aurtengo ikasturtean DUAL programaren bidez ikasketak eta lana uztartzen dituen txandakako prestakuntzan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak