Hori dela eta, abenduaren 2an, iaztik diseinu industrialeko zikloan ari diren ikasleek, esperientzia pilotu honen aurkezpena egin zieten Fagor Ederlan, Lazpiur, Ulma Piping, Goizper, Ulma Packaging eta Elay enpresetako formazio arduradun, proiektu kudeatzaile, sistemetako arduradun, giza baliabideetako teknikari eta ekoizpen zuzendariei, besteak beste.
Orain arte egindako eta aurrerantzean egin beharrekoak partekatu zituzten, etorkizun laburrean metodologia honen emaitzak enpresetako beharrei nola egokitu daitezkeen azpimarratuz.