Ikas-ekinezko erregimeneko lanbide heziketa dualaren saio honetan, DUAL programa aurkezteaz gain, arautzen duen legedia berrikusi, sarritan gertatzen diren gertakari eta zalantzak nola kudeatu (proiektuaren bajak, lan-bajak, etab.), erabiltzen diren dokumentazioa eta eredu akademikoak ezagutzeko aukera izan zuten, besteak beste.
Horretaz gain, tutorearen, ikaslearen eta enpresaren arteko koordinazioaren garrantzia azpimarratu zuten, ikasketa aukera berritzaile honek hainbat onura ekartzen baitizkio bai ikasle eta baita enpresari ere.