Zer egingo dugun? Guztion artean tarte atsegina pasatzeaz gain, teknika piktoriko berriak ikasiko ditugu, gorputzetik eta jokotik prozesu sortzaileaz ohartuz, gure burua eramaten utziz, hanka sartzera arriskatuz, ikasiz eta gozatuz.
Norentzat? Sormena interesatzen zaion 4 eta 100 urte bitarteko edonorentzat (bakarrik edo lagunduta).
Egunak: Abenduak 13 eta 20 (larunbatak).
Ordutegia: 10:00etatik 13:00etara.
(Tartean deskantsu bat egingo da).
Lekua: Bergarako Kultur Etxean.
Prezioa: 20€ 16 urtetik gorakoek;
5€, 4 eta 15 urte artekoek.(Materiala barne).