Lehenengo mailako ikasleak, Donostiako Kontsumobiden izan ziren. Bertan egun dauden txartel motak ezagutu zituzten: Zein ezaugarri dituzten, komisioak, asegurua,interesak, … hauek jolas bidez landu zituztelarik. Horretaz gain, on-line erosketen abantaila eta desabantailak ezagutu zituzten, eta erosketa seguru baten ezaugarriak aztertu zituzten.
Bigarren mailako ikasleak aldiz Gasteizera joan ziren. Eusko Legebiltzarreko egoitza bisitatzeaz gain, aukera izan zuten osoko bilkuren aretoan egoteko, eta protokolo arduradunak Euskal Herriko historia, legebiltzarraren osaketa, eginkizun nagusiak etab. azaldu zizkien. Azkenik, Alegria Dulantzin kokatuta dagoen Lacor Logistika enpresa bisitatu zuten. Enpresa batean logistikako irizpide onak aplikatzea, enpresak aitzindari izateko barruko nahiz kanpoko merkatuetara begira nola egiten duten, merkatuan posizionatzeko teknologikoki azken aurrerapenak aplikazioa, etab. Ezagutzeko aukera izan zuten.