Ekintzailetza suspertzeko Ikasenpresa programaren jardunaldia MAIn

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2014ko irailaren 23a

 

Datorren urriaren 1ean, ikasgeletan eskola-enpresak sortzearen inguruan garatzen den hezkuntza programaren lehenengo bilera Bergarako MAIn izango da.

Bertan, Ikasenpresa egitasmoa aurkezteaz gain, enpresaren mundua ikasgeletara hurbilduko da eta gaitasun ekintzaileen garapena sustatzeko ekintzak egingo dituzte parte hartuko duten, Debagoiena eta Debabarrenako erdi eta goi mailako zikloetako 38 ikaslek:

Sormena, berrikuntza, talde-lana, erabakiak hartzea, ekimen, lidergoa, konpromisoa, irmotasuna, negoziazioa, etab. Horretarako “ekintzailearen gaitasunak” izeneko muralaren inguruan lan egingo dute, bakoitzaren ekarpenak bertan jaso eta landuz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak