Bergarako Miguel Altuna Institutuak irailaren 8an emango dio hasiera ikasturte berriari. Erdi eta Goi Mailako zikloetako ikasleez gain, hotzeko estanpazioko graduondoko eta eskaintza partzialeko ikasleek ere aurkezpen eguna izango dute udako oporren ostean.
Azkenik, ikasturte honetan ere, %100ean diruz-lagundutako eta langile nahiz langabetuei zuzenduriko ikastaroak ere laister hasiko dira.