Aipaturiko probak burutu eta egun batzuk beranduago, maiatzaren 12an zehazki, ikasle talde batek Gipuzkoako Hezkuntza Ordezkaritzan salatu zuen probetako bat azterketa hasi baino ordubete lehenago filtratu egin zela. Salaketa larri horren aurrean, Heziketa eta Ikaskuntza Zuzendaritzak berehala ipini zuen abian ohiko prozedura.
Heziketa eta Prestakuntza Zuzendaritzak ezohiko deialdi berria egingo du, ekainaren 5ean proba berri bat burutzeko, aurreko aldian argitaratu ziren zerrendetan agertzen ziren leku berberetan, eta aurreko aldian onartutako pertsonen zerrendan agertu zirenei zuzendua.
Maiatzaren 8ko probara aurkeztu ziren pertsona guztiei, bi deialdietako edozeinetan lorturiko emaitzarik onena gordeko zaie, ezohiko deialdira aurkeztu ala ez.
Ebazpena irakurtzeko:
http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-20621/eu/contenidos/informacion/zisapro/eu_5807/adjuntos/notaprensa20140517.pdf