Gaur amaitu dute oinarrizko sukaldaritza ikastaroa

Erabiltzailearen aurpegia Miguel Altuna Lanbide Heziketa 2014ko maiatzaren 14a

Gaur amaitu dute Miguel Altunako Bizikasi Zerbitzuaren eta Bergarako Udalaren bidez antolatu den Oinarrizko Sukaldaritza ikastaroa.

Ikastaroan parte hartu duten lagunek, bertakoak ditugun eta eguneroko bizimoduan ohikoak diren jakiak prestatzen ikasi dute: Baratxuri sopak, patata tortilla, legatza saltsa berdean, paella, arroz-esnea, etab.

Bide batez, antolatzaileek eskerrak eman nahi dizkiete Zuloa Elkarteak emandako laguntzari eta  Jose Ramon Arakistain, Iñaki Larrañaga eta Joxan Etxeberriari, beraien dedikazioagatik eta sukaldeko sekretuak irakastearren.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak