Berrikuntza eta prestakuntzaren garrantzia egungo merkatuan lehiatzeko

Gaur, Bergarako Miguel Altuna Institutuan Jakiundeko Andres Arizkorreta eta Jose Luis Larrea akademikoekin solasaldia izan dugu. Bi adituok beraien esperientzia eta ibilbide profesionalari buruz hitz egin dute.

Andres Arizkorreta, CAF enpresan sartu eta ardura-postu desberdinetan aritu da eta egun konpainiako kontseilari ordezkaria da;  Jose Luis Larrea, berriz, APDn kontseilari eta Euskal Enpresarien Elkargoko zuzendaritza batzordeko kide izateaz gain, Deustuko Unibertsitateko gobernu kontseilu kidea ere bada.

Gaur egun bizi dugun krisiaren bezalakoak aurretik ere bizi izan ditugula aipatu dute eta garai bakoitzean estrategia desberdinak erabiliz, merkatura egokitzen jakin izan dugula.

Hori dela eta, gaur egun, enpresentzat  mundu mailako merkatuetan lehiatzea ezinbestekoa dela azpimarratu dute:  Horretarako berrikuntza teknologikoa, langileen prestakuntza maila altua eta hizkuntzak jakitearen garrantzia lehenetsi dituztelarik.

Saioaren amaieran, MAIko ikasleek beraien galderak egiteko aukera ere izan dute.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak