MAIko ikasleak Shell Eco Marathon lehiaketan izango dira maiatzaren 12tik 19ra

Bergarako MAIko ikasleek Gasteizko Mendizabala institutuko ikasleekin batera, maiatzaren 12tik 19ra bitartean Rotterdam-en ospatuko den Shell Eco Marathon lehiaketan parte hartuko dute.

Lehiaketa honen helburua, erregai unitate batekin, ibilgailuek ahalik eta distantzia handiena egitea da eta gure taldea, Urban Concept kategoriako beste hidrogenozko bateriadun ibilgailuekin lehiatuko da.

Aurten ere MAIko ikasle eta irakasle talde bat ikasturte hasieratik lanean aritu da iazko ibilgailuari hobekuntza estetikoez gain,  iazko  proban egindako 41,98 km/kWhko marka gainditzeko beharrezko hobekuntzak egiten: Karrozeria zentimetro batzuk altxatu, eskuko balazta erantsi, gurpil arinagoak ipini eta eraginkortasun energetikorako sisteman hobekuntzak egin dizkiete, besteak beste.

Animo eta ea emaitza onak lortzen dituzuen!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak