MAIko ikasleek Confebask eta Eusko Jaurlaritzak emandako Lantokiko Prestakuntzaren diplomak jaso dituzte

Pasa den abenduaren 4an, Miguel Altuna Institutuko hainbat ikasle Confebask eta Eusko Jaurlaritzak emandako diplomak jasotzen izan ziren Bilbon ospatutako ekitaldi publiko batean.

Ekitaldian, enpresei eta instruktoreei ere sari bat eman zitzaien haien lana nabarmenduz. Ekitaldian Jorge Arévalo, Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako Sailburuordea eta Miguel Ángel Lujua, Confebask-eko presidentea buru izan ziren. Hezkuntza dualeko HEZIBI Programako lehenengo promozioko 126 ikasle eta 10.032 ikaslek, 6.254 enpresek eta 147 lanbide heziketako ikastetxek parte hartu zuten Euskal Entrepresarien Konfederakuntzak (Confebask) Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Sailaren batera garatzen duen Lantokiko Prestakuntza Programan. Bi programa hauetako ikasleen ordezkaritza batek, Leonardo Da Vinci eta Erasmus programen ikasleetako 70 partaideekin batera, haien praktikak atzerriko herrialdetan egin zituztenak, parte-hartzea egiaztatzen duen diploma jaso zuten Bilbon. Hau guztia, 600 pertsona inguru izan ziren Bilboko Euskalduna Jauregian ospatutako ekitaldi publiko batean.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak