Eta ez, ez da ehiza garaia. Kasualitatea, astean egin behar izan dut Eguzki talde ekologistako kide batekin elkarrizketa. Oñatin maiatzean tiroz bota zuten belatz handia dela-eta etorri da lantokira. Gipuzkoako fiskaltzak talde ekologistak ipinitako salaketa onartu du eta ikertzeari ekingo dio; izan ere, delitua da babestutako espezie bat botatzea.
Oñatiko belatza aurkitu egin da eta horrek ekarri du ondorengo guztia. Sarri entzuten ditudan tiro hotsek zer bota duten jakitea ezinezkoa da, gehienetan. Agian, haiek ere botako zuten babestutako espeziea.