Pena, mobilizazioa antolatu zuten Askapena, Komite Internazionalistak, EH Bildu, EAJ, ELA, LAB eta beste euskal eragileen presentzia nabarmenagoa izan ez izana: horien parte-hartzea handia izan zen, baina ez zen hori komunikabideetan islatu.
Zapatukoa sahararrek Hassanaren alde eginiko manifestazio bat baino askoz gehiago izan zen. Marokok eta Espainiak Hassanaren kontra egin dituzten neurrigabeko injustizien kontrako aldarrikapen anitza. Alderdi, jatorri eta pentsamendu oso desberdineko jendeak bat egin zuen bertan.