Argindarra: mikro-etenak eta makro-etenak

Erabiltzailearen aurpegia Miel Guridi 2022ko mai. 27a, 00:00

Ez dakit zure etxean edo lanean argindarraren mikro-etenik nabaritu duzun azkenaldian.

Beharbada, ez zenuen nabarituko, etena oso laburra izaten baita. Beste batzuetan, arazo handiagoak sortzen ditu; esaterako, ordenagailuan lanean ari zarela itzali eta lana galtzen duzunean, osasun zentroan edo udaletxean tramitazioa egiten ari zaizkizunean dena eten eta geroago bueltatzeko esaten dizutenean. Ez dakit zerk eragindakoak izan diren, hainbat gauza entzun baititut, baina gogaikarria da oso, amorrazioa sortzen du eta gehiago arazo bera egunetan errepikatzen denean.

Bestelakoa da, mantentze-lanak direla eta, urtero abuztuan egiten den argi-mozketa. Herritar asko etxean luze egotera behartzen ditu. Izan ere, askotan ez da egoera mozketarekin bukatzen, asko hondatzen baitira. Konturatu zarete egun horietako iluntzeetan igogailuen mantentze-lanetako zenbat furgoneta ibiltzen diren bueltaka? Ez ote dago aukerarik lan horiek argia moztu barik egiteko? Herri guztietan horrela egiten da? Ordaintzen duguna kontuan izanda, ez dago zerbitzua hobetzerik?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak