Goza ezazu gehiago

Erabiltzailearen aurpegia Miel Guridi 2021ko aza. 28a, 00:00

Euskararen Nazioarteko Eguna hurbiltzen ari zaigu, datorren astean, abenduaren 3an, izango baita. Aurten ez dago Euskaraldirik, baina bai Euskarak 365 egun kanpainaren harira sortutako beste ekimen bat: hain zuzen ere, Haurren aurrean helduak heldu izenekoa. Egitasmo horren helburua da haurrekin harremana izaten duten pertsonak umeen aurrean euskara erabiltzera bultzatzea.

Esan daiteke oraindik ere horrelako egunen, ekimenen, kanpainen eta abarren beharrean gabiltzala, oraindik ere ez baitugu erabat normalizatuta euskararen presentzia eta erabilera gure gizarte honetan. Belarria jarri besterik ez dago gure herriko dendetan, tabernetan, lantegietan…

Egoera honetan, Anje Duhalderen Etxekoandre izeneko aspaldiko kanta etortzen zait burura. Abesti horretan behin eta berriz errepikatzen den leloa eslogan polita izan daiteke: Maita, maita nazazu gutxiago, goza, goza nazazu gehiago. Beraz, ez dezagun denborarik galdu euskara zenbat maite dugun pentsatzen, eta goza (erabili) dezagun gehiago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak