Bestalde, zenbatetan erabili da ekitaldiak, aurkezpenak, une hunkigarriak, eta abar girotzeko? Eta horietako zenbatetan ikusi ditugu guztiz kontrakoa pentsatzen duten politikariak eta pertsonak, oro har, hunkituta abestiarekin? Erreparatuko ote zioten letrari? Hitz potoloak dira, hori bai, musika suabe eta ahots gozoarekin esanda guztia. Batzuetan, batzuentzat, formak edukiei gailentzen zaizkie.
Ameslaria naizela esan dezakezue, baina badut beste hausnarketa bat ere: gauzak gozo esanda urrutirago iristen ote dira?
Zuek ere imajinatu, amets egin, ondo bukatu eta hobeto hasi!