'0 km'-ko oporraldia

Erabiltzailearen aurpegia Miel Guridi 2020ko ira. 4a, 00:00

Zorioneko birusak makina bat aldaketa ekarri digu: maskararekin ibili beharra, harreman sozialak murriztea, komertzioetan sartzeko txanda gordetzea, tabernetan jarrita kontsumitu beharra…

Aldaketa eta moldaketa horien artean oporrak iritsi zitzaizkigun, eta orain horien balantzea egiteko ordua. Duela urte batzuk, beno, iaz, urrutirago joan gabe, esan izan balidate oporrak herrian pasako nituela, ez nuen sinetsiko. Aurten hain modan dagoen 0 km kontzeptua oporrei lotu diegu. Bai, egia da, hurbileko eremu hori urte osoan dugu eskura, baina aurten horrela tokatu da.

Eta guk bezala, beste askok ere aukera bera egin dutelakoan nago, hori baieztatu ahal izan baitugu egin ditugun ibilaldietan. Galdetu bestela araoztarrei. Harritzekoa zenbat jende ibili den inguru horretan; askotan, bertakoenganako errespetu handiegirik gabe, gainera.

Egia esan, egindako aukera horren damurik ez dut, bertan ere inora joan gabe opor ederrak pasa ditugu, eta atseden hartzeko aukera aparta izan da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak