Bada, azkenaldian erretiro duin baten alde borrokan ari direnei antzerako zerbait gerta zaiela iruditzen zait. Kataluniako gorabeherek, hauteskundeek, eta abarrek aurre hartu eta, neurri batean, Madrilera egindako martxa hori zokoratu egin dute.
Lerro hauek erabili nahiko nituzke egiten ari diren lana goraipatu eta eskertzeko. Izan ere, lehenago edo geroago, egoera horretara iritsiko gara gehienok. Benetan harrigarria da belaunaldi horietako pertsonek erakutsi duten eta erakusten duten kemena. Eurok, euskarazko hezkuntzarik ez zegoen tokian, ikastolak sortu eta indartu zituzten; eurok, ezer ez zegoen tokian, kooperatiba mugimendua sortu eta indartu zuten; eta horrela hainbat eta hainbat adibide. Bejondeizuela!