'Eboluzioa'

Erabiltzailearen aurpegia Miel Guridi 2019ko eka. 29a, 00:00

Ez dakit konturatu zareten, baina gu bizi garen kalean, behintzat, katuek iturri berriak aurkitu dituzte elikatzeko, eboluzionatu egin dute. Gure eboluzioaren ondorio izan da katuena. Izan ere, gure arteko eboluzionatuenak, zabor organikoa ateratzeko ontziak erabili beharrean, zaborra poltsan ateratzen hasi dira; hori bai, poltsa konpostagarrian.

Kale-katuak tontoak ez, atzapar zorrotzak dituzte, eta poltsa horiek erraz asko hausten dituzte. Ondorioa? Zaborra lurrera, zikina eta kiratsa. Azkenean, Markel Olanori arrazoi eman beharko diogu: "Oñati oso zikin dago". Bada, katuen errua dela esan beharko diogu, edo gure utzikeriaren eta nagikeriaren ondorio? Egia da, ontzia berriro jaso beharra lana da. Daitort, neuk ere astelehen batzuetan kartoizko kaxa edo paperezko poltsa erabiltzen dut pilatutako egunkari atzeratuak, eta abar ateratzeko. Baina, zabor organikoa katu eta arratoientzat janari-iturri den neurrian, askoz ere txukunagoa da ontzian ateratzea. Ez duzu uste?

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak