Nonbait, 1962ko martxoaren 15ean John F. Kennedyk kontsumitzaileen eskubideak babestea ardatz nagusi zuen hitzaldia eman zuen aurreneko aldiz. Aurrerago, 1983an, Kontsumitzaileen Nazioarteko Elkarteak bultzatuta, lehendabizikoz ospatu zen.
Aurtengoa 36.a izango da, eta gero eta behar handiagoa dugulakoan nago. Zeinek ez du izan arazorik telefoniarekin, aseguru etxeekin, tresnaren baten bermearekin, bidaiekin –hotela, hegaldia–… puf! Luze joko luke guztiak zerrendatzea. Baina horiez gain, badago gutxiago aipatzen den beste kontu bat ere, Kontsumitzaileon Hizkuntz Eskubideak. EAEn egon badago legea, baina betetzen da?
Beraz, urtean egun jakin bat izendatuta izateak horretaz hitz egiteko eta ditugun eskubideak aldarrikatzeko aukera dugula gogorarazteko balio digu, eta ez dago gaizki.