Plastikozko itsasoa

Erabiltzailearen aurpegia Miel Guridi 2018ko aza. 2a, 00:00

Aurreko igande gauean sare sozialen bidez, nola ez, iritsi zitzaidan hurrengo egunean biral bihurtuko zen bideoa. Bai, albistegi guztietan azaldu den Zumaia eta Deba arteko itsaso bazterreko plastiko pilaketa erakusten duena.

Irudi horiek zer pentsa eman zidaten: non dago horren guztiaren jatorria? Nor da erruduna?

Seguruenez, ez da jatorri ez errudun bakarra izango. Zati batean, plastiko horiek sortu eta edozein eratako ontzi edo bilgarrietarako erabiltzen dituztenak izango dira. Beste zati batean, bilgarri horiek erabili eta gu guztion esku jarriko dituzten bitartekariak izango dira, tartean dendak eta supermerkatuak. Eta beste zati handi bat gu geu gara. Gu geu gara, ontzi eta bilgarri horiek dituzten produktuak aukeratzen ditugulako,seguruenez erosotasunaren edo higienearen izenean. Gu geu gara, inolako ardurarik gabe edozein tokitan botatzen ditugulako.

Izan gaitezen "denok" arduratsu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak