Oñatiko hamaikakoa jendaurrera

Erabiltzailearen aurpegia Miel Guridi 2018ko eka. 23a, 00:00

Lerro hauek argia ikusiko duten egun berean aurkeztuko zaio ofizialki Euskaraldia Oñatiko herriari. Hobeto esanda, hamaikakoa da aurkeztuko dena. Eta, zer da hamaikakoa? Futbol taldea? Egia esan, munduko txapelketa jokatzen ari den honetan, nahasgarri samarra gerta daiteke.

Azaroaren 23tik abenduaren 3ra bitartean, Euskaraldia izango da martxan Euskal Herrian. Dagoeneko 350 udal inguruk eman dute izena ekimen horretan parte hartzeko eta Oñati horietako bat izango da. Ekimena urte amaieran egingo den arren, motorrak berotzeko garaia da. Hamaikako hori herrian aurki daitezkeen hainbat hizkuntza-profiletako lagunek osatzen dute eta Euskaraldian parte hartzera gonbidatuko gaituzte. Pertsona horien artean aurkituko ditugu euskaraz hitz egiten duenak, euskara ulertu bai, baina hitz egiteko zailtasunak dituztenak, nagusiak, gazteak, ospetsuak, hain ospetsuak ez direnak… baina guztiak ahalegina egiteko prest. Animo, opor ostean etorriko dira-eta etapa berriak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak