1977ko San Miel egunean agertu zen lehen aldiz Zakilixut, Egin egunkarian. Argitalpen horretan 11 urte egin ondoren Egunkaria-ra salto egin zuen, eta han jarraitu zuen, hura bortxaz itxi zuten arte. Harrezkero, Berria-n azaltzen zaigu egunero, astelehenetan izan ezik, noski!
Goizero ispiluan ikusten dugun aurpegia bezala, badirudi Zakilixut-ek ez duela itxura aldatu.
Baina hasierako tira haietako batzuk ikusiko bagenitu, gure argazki zaharrak ikusten ditugun bezala, Zakilixut ere aldatu dela konturatuko ginateke. Hasierako gaztetxo hari kokotxa luzatu zaio, ez du txirririk erretzen, tripotxa ere atera zaio… Hala ere, beti bezala, hitz-joko zorrotzekin, sexu-kontuekin eta batzuetan ulertzea lortzen ez dudan kontuekin jarraitzen du.
A! Genero berdintasunaren ikuspegitik beste hizkuntza batzuk baino orekatuagoa den euskarari hika forma neutrala eskaini diola ere ahaztu barik.
40 urte! Harrapazank! Tumatxa hi!