Eta 2016a gurera ekarri duen berezitasunetako bat da Donostiak Europako Kulturaren Hiriburu izendapena jaso izana. Hiriburu izendapen horren barruan antolatutako ekimenak era askotakoak izan dira. Azpimarratzekoa pasa den larunbatean Kursaalean aurkeztu zen Hizkuntza Eskubideak Bermatzeko Protokoloa. Ziur nago aurrerantzean Donostiako protokoloa munduan zehar entzuten denean hizkuntza eskubideekin lotuko dela.
Antzerako zerbait gertatzen zaigu Kiotoko protokoloa entzuten dugunean. Kioto eta protokoloa hitzak elkarren ondoan entzuten ditugunean ingurumenarekin lotzen dugu. Donostiako protokoloak hizkuntza gutxituen eskubideak bermatzeko tresna ezin hobea eskaintzen du. Hori bai, tresna eskaini arren, hizkuntza eskubideak bermatu ahal izateko baliabideak, ekimena, nahia, errespetua, interesa… beharko dira, bestela, paper hutsean gera daiteke protokolo hori eta ez luke ezertarako balioko. A! eta Gabon zoriontsuak guztiontzat.