Lore eskaintzak, errekreazioa, inguruko eta herriko jendearen aldetik omenaldi hunkigarria Elgetako herriko plazan izan ziren gudariei eta, azken finean, jai egun bat pasatzeko.
Edozelan ere, batzuentzat ez da ondo bukatu eguna. Kanpotik, Alemaniatik, hain zuzen ere, eta asteburu ona pasatuz Intxortako monolitoan egin zuten lore eskaintzaren ondoren, beste guztiak bezala arratsaldean etxera bidean abiatu, eta hara non ikusten duten beraien lagun den Marta Brankasen –Bizkaiko memoria historikoko kidea– autoa hartzera joan zirenean, hark atzeko bi gurpilak zulatuta zituela, labanaz nahita zulatuak; Bizkaiko matrikula duen autoarena, hain zuzen ere.
Nola ulertu behar dugu eraso hori?
Bizkaiko autoa zelako?
Marta Brankasena zelako?
Alemaniarrak lagun zituelako?
Ba, azken hauek beraien herrialdera eraman zuten haserrea ez zen nolanahikoa, eta kendu egin zitzaien berriro bueltatzeko gogoa.
Ez dio, ez, mesederik egingo horrelako gertakari batek ez herriko turismoari, ez egunari berari ere.
Penagarria da hau guztiau.
Ez ote da berriro horrelakorik gertatuko.
Hemen izango nauzue datorren urtean ere zuen zain eta gure artean izango zaituztegulakoan agur eta besarkada handi bat.
----------
Miren Guijarro Riol
Elgeta