Fracking Ez aldarrikapena Urbiara

Erabiltzailearen aurpegia Maritxu Goikoetxea 2014ko uzt. 26a, 00:00

Orain dela bi urte, Araban eta Bizkaian ekintza bat egiten hasi ziren herrialde bietako Fracking Ez plataformak.

Bi herrialdeen arteko muga egiten duen eta enblematikoa den Gorbeiako tontorrera eraman izan dute aldarrikapena. Jende andana bildu izan da aurreko bi urteetan. Ekintzan parte hartu nahi genuen gipuzkoarrek hara joan behar genuen, hemen azpiegiturarik ez zegoen eta.

Zorionez, gauzak aldatu egin dira gure herrialdean. Herri askotan sortu dira  taldeak eta hamaika lekutan ibili gara informazioa zabaltzen, sinadurak biltzen... eta pentsatu dugu: zergatik ez dugu zabaltzen deia gure herrialdean? Pentsatu eta egin.

Guk ere badugu mendi kuttuna eta, garrantzitsuena, hara gora aldarrikapena eramango duen jendea ere; beraz, uztailaren 31n Urbiara goaz. Bertako fondan egin dugu hitzordua, 12etan, eta argazkia egiteaz gain, sinadura bilketa ere egingo dugu.

Gure Herria ez dezaten kutsatu, ez dezaten txikitu eskatuko dugu ozen. Zenbat eta jende gehiago, are indartsuagoa izango da gure aldarrikapena.  

Animatu zaitezte. Guztiok zaudete gonbidatuta. Egin dezagun Naturaren alde!

..........

Maritxu Goikoetxea Gonzalez de Lopidana eta Arantza Palacio Vijandi

(Fracking Ez Gipuzkoako Plataforma)

Debagoiena

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak