Ozenki elkarteak operazaleei jakinarazi gura die aurtengo urrian ez dela Mozarten La flauta mágica-ren emanaldirik izango, Arrasateko Udalaren Kultura Departamentuaren erabakiz. Sail horren esanetan, herrian egiten diren zarzuelen emanaldiak baino bi hilabete lehenago izaera lirikoko musika saioak egiteak kalte handia egingo dio zarzueletara joango den jende kopuruari.
Elkartea guztiz atsekabetuta dago Udalak hartu duen erabaki horrekin; izan ere, onartezina da, elkarteei lotutako ekimen eta sorkuntza kulturalaren esparruaren barruan.
----------
Manu Gallardo
Ozenki elkartea
Arrasate