Pitzadurak estaldu

Erabiltzailearen aurpegia Maite Fraile 2015ko eka. 4a, 00:00

Ez da ezusteko kontua, badaramatzagu urteak eta dagoeneko moldatu gara 2008an jatorria izan zuen krisi ekonomiko finantzarioak utzitako gaitzarekin bizitzen.

Langabezia, lanaldi luze eta soldata baxuko prekarietatea, BEZaren igoerak eragindako kontsumismo jaitsiera eta agintaldian dauden alderdi politikoen ustelkeria, besteak beste, egungo gizarte eredua guztiz pitzatu duten arrazoiak dira, aberats eta behartsuen arteko desoreka bermatuz.

Politika da bizitzako egunerokotasuneko ardatza, horregatik, lurrikara honen pitzadurak konpondu dezakeen aukera bakarra demokrazian oinarrituriko politika da; herrigintzan herri hobeago bat eraiki behar dugu, non gizarteko pertsona denok ongizate komuna lortzeko eskubide berdinak ditugun, oinarrizko zerbitzuak guztion eskura eta justizia sozialean oinarrituriko garapen ekonomiko baten aldeko politika sustatu beharra dago (enpresa txiki eta ertainei, langile eta langabeei, behartsuei…).

Herri eroso eta duin baten bizitzeko eskubidea daukagu eta aretxabaletar eta herritar bezala ez nuen aukera galdu, bozkatzera joan nintzen! Nik, orain arte, nire esku dagoen dena egin dut; orain, agintean jartzen denaren txanda izango da! Che Ghevarak esan bezala: "Amestu eta espirituz aske izango zara, borrokatu eta bizitzan aske izango zara!".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak