Faltsukeriak

Erabiltzailearen aurpegia Marina Etxegoien 2017ko mai. 7a, 00:00

"Egia lokarriak lotzen ari den bitartean, gezurrak munduari buelta ematen dio", hauxe entzun nion aurrekoan irratiko esatari bati, modan jarri diren fake news-ei buruz ari zela.

Fake news-ak berri faltsuak dira; alegia, betiko gezurrak. Albiste faltsuak ez dira oraingo kontuak, betidanik existitu dira, baina orain inoiz baino azkarrago hedatzen dira Interneti eta, batez ere, sare sozialei esker.

Berri faltsu hauek, gehienetan, asmatutako albisteak dira. Nahita sortzen dira, interes eta helburu jakinarekin eta ia beti ondokoa mintzeko edota norbera goraipatzeko. Izan ere, herri mailako betiko zurrumurruek izaera globala hartu dute sareari esker. Zurrumurruekin gertatzen den bezala, gezur digitalek izugarrizko interakzio maila lortzen dute sare sozialetan eta hauen hedapena kontrolaezin bilakatzen da berehala.

Informazioak –benetakoa edo faltsua, hori gutxiengoa da– mundua mugitzen du. Politikariek eta agintariek ondo dakite hori, beraien mesederako erabiltzen baitute uneoro.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak