UBIK

Erabiltzailearen aurpegia Marina Etxegoien 2015ko urr. 23a, 08:52

Bihar, urriak 24, Bibliotekaren Eguna ospatzen da, eta, barkatuko didazue, baina aukera aprobetxatuko dut honen harira hausnarketa txiki bat zuekin partekatzeko.

Duela hilabete, Tabakaleran ireki behar duten liburutegia bisitatu nuen. UBIK: sorkuntza liburutegia, deitu diote. Izenetik atzeman daiteke ez dela ohiko liburutegia izango. Bertan ez da isiltasunik egongo, edo, hobeto esanda, ez dute isiltasuna inposatuko. Sortzaileen elkargunea izan nahi du, eta sortzeko komunikazioa ezinbestekoa dela diote. Kultura garaikidearen gainean sormena bultzatzeko tresnak eskainiko dizkigute: audio eta bideo ediziorako gailuak, grabazio-guneak, fanzineak egiteko txokoa… eta baita horiek erabiltzeko laguntza teknikoa ere. Denok izango dugu tokia liburutegi honetan, haurrak, gazteak eta helduak, denok elkarrekin eta denok nahasturik.

Proiektu berritzailea eta ausarta, duda barik, liburuak maileguan hartzeko edota ikasteko bakarrik erabiltzen ziren isiltasun-tenpluetatik urrun. Internetek liburutegiaren ohiko rola zalantzan jarri du eta gizarteak beste erabilera bat aldarrikatzen du. Hori dela eta, liburutegiek halabeharrez aldatu beharko dute beraien izaera, eredu zaharkituak alde batera utzi, gizarteari eskua eman eta komunitate sortzaile bilakatu.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak