Jorge Mario

Erabiltzailearen aurpegia Marina Etxegoien 2014ko mar. 26a, 12:00

Duela justu urtebete, ezagutu nuenean, desberdina iruditu zitzaidan.

Jorge Mariok itxura umila zuen, goitik behera zuriz jantzia eta zapata beltz zaharrak oinetan. Lasaia eta atsegina zirudien eta irribarre alaia zuen aurpegian. Gizon ona iruditu zitzaidan lehenengo begiradan, baina, hala eta guztiz ere, errezeloak nituen.

Harrezkero hobeto ezagutu dut eta bere bizitzari buruz gauza gehiago jakin ditut. Diskoteka bateko atezaina izan zela jakin izan dut, besteak beste, eta futbol zale amorratua dela ere bai. Badakit, gainera, sexu aukera ezberdinak ez dituela epaitzen eta emakumearen papera goraipatzen duela. Pobreen artean egotea gustatzen zaiola dio eta ezkertiartzat du bere burua. Kapitalismoak hiltzen duela esaten ere entzun nion behin. Desberdina iruditu zitzaidan gizon hura, kaletik paseatzen den gutako edonor balitz bezala. Baina gizon hura ez da edonor, boterea duen gizona da, botere jainkotiarra, gainera.

Nik oraindik errezeloak ditut (urteetan zehar pilatutako mesfidantzak ezabatzea ez da horren erreza izaten), baina hala eta guztiz ere, pozten naiz Jorge Mariori entzuten diodan bakoitzean, pozten naiz eliza aldatu daitekeela sinesten dudan bakoitzean. Baina ezin dut ahaztu esaten duguna ez gaituela egiten, egiten dugunak berriz, bai. Ea ba!

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak