Eskerrak emunez

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Errasti Legazpia 2018ko mai. 20a, 00:00

Askotan esaten dan moduen, hobe berandu iñoiz ez baiño...

Aittak itxi ginttuela urtia betetera doia, eta harei lagundu eutzien pertsonak eskertu gura nittuke; seguru nau norbait kanpuan lagako dotela... Barkamenak, aurretik.

Atxabaltako Fraile farmaziako Juan, Amaia eta Tatiana. Baitta Anitua farmaziakuak be, nahiz eta blisterra aurrekuekin egittiaren ondorioz zuekin harremana txikixagua izen.

Atxabaltako anbulatorixuan sartuz, harrerako Maite, Arantxa, Edurne eta Isabel. Lurdes, Uguzne, Jone eta Nagore erizañak. Eta Lorea, Ana eta Goretti medikuak.

Arrasateko anbulatorixoko neumologia, kardiologia eta "gia" n bukaketan eta eurekin egotia tokau jakun espezialistak.

Arrasateko eta Santiago ospittalietako larrialdi zerbitzuak.

Eta anbulantzia zerbitzuan ibilli zarienok.

Atxabaltako gizarte zerbitzua eskeintzen dozuenok.

Bereziki, etxeko laguntza zerbitzua eskeiñi duskuzuen superwoman emakumiak zarien Ana, Elena, Usoa, Amaia... Zuen laguntza profesionala izatiaz aparte, familiakoak izango bagiña bezela sentidu eragin gaittuzue.

Matia fundaziñoko jentia, aittaren miña asko arindu euen eta.

Aittaren larrialdi momentuetan laguntzeko beti prest eta goxo izan zarien goiko zein beheko bizilagun marokoarrak.

Aittaren lagun danak. Aittak, bere xumetasunian, lagunak ez molestatzearren, nahixau euen iñori ez deiketia, baiña badakigu, bere ahuldadiaren gaiñetik be, gustora hartzen zittuela lagunen bisitak.

Bergarako gure beste Errasti familia, Consuelo eta Xabi; gure aittek bukaera aldera ezagutu eta ixa batera juan zien.

Esker berezi-berezi eta beruak Errasti-Legazpia familixei be. Esaerak diño familixarik barik ez garela ezer... eta hala da. Izen be, bakoitzak ahal izen dauen neurrixan, danok lagundu duskuzue.

Atxabaltako San Jose kofradixa, Andoni apaiza eta Funeraria Arrasateko Espe.

Baitte beillatokixan, funeralien eta ondorengo egunetan amari eta bi anaioi erakutsitako errespetu eta atsekabetasunagaittik.

Eskerrik asko, bihotz-bihotzez.

----------

Mikel Errasti Legazpia

Arrasate

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak