Iruña-Veleia, SOS

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Errasti 2014ko aza. 23a, 00:00

Izenburu hau irakurtzen duenak, agian titular handi zein argigarri baten esperoan agertzen bada, ez dezala horrelakorik espero.

Horren bila bazabiltza, hobe duzu Juan Mari Elexpuru bergararrak honen inguruan eginda dauzkan artikuluetara jotzea. 

Nire asmoa gai honek sortzen didan haserrea adieraztea da. Sei urte luze dira, Iruña-Veleiako grafitoak faltsuak izan daitezkeen akusaziopean ondorioz, epaiketa baten sartuta dagoela. Sei urte luze, non, grafitoak egiazkoak ez direla frogatu nahian, instrukzio penalerako egin diren frogetan, ikuspegi zientifikotik harturik, akats larriak egin dituzten eta susmagarria den gardentasunik gabe jokatu denean. Profesionaltasun falta ala nahita egindako utzikeriaren ondorioz?

Bitartean, akusaturik agertzen den Eliseo Gil-ek ezin du bere errugabetasuna frogatu eta bere burua defendatzerik ez du bere lan profesionala publikoki zalantzan jarri denean.

Horregatik, egoera hau irmoki salatu guran eta Eliseo Gil-i hain beharrezkoa duen elkartasuna eskaintzeko, azaroaren 22an, larunbata, kontzentrazioa egingo da, 12:30ean, Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazan.

Oharra: nire ustez, gauzak ez dira kasualitatez gertatzen. Denak dauka zentzu bat. Hasieran, gure iragana, kultura eta ohiturak barregarri uzten eta zokoratzen saiatzen dira, eta, azkenean, inongo errurik ez daukaten haurtxo batzuei elektrizitatea mozten bukatzen dute euskaraz ikasi ez dezaten, Ziburuko ikastolan gertatu den bezala.

----------

Mikel Errasti Legazpia

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak