"Amuskaren antzezlanaz"

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Errasti 2012ko eka. 12a, 17:00

Berriki irakurri dut, Goienan...

... Amuska taldearen Ausartak taldeak berriro berrestreinatu duela orain 2 urte egindako antzezlana.

Oraingoan, baina, antzezle gehiago eta gidoian egokitze bat eginaz

Nik orain bi urte Eskoriatzako unibertsitatean aurkeztutako antzezlanean egoteko pribilejioa izan nuen. 

Eta oso oroitzapen onak gordetzen ditut. 

Aretoa txiki gelditu zen, eta, nire ustez, han bertaratu ginen guztiok irribarre zabal batekin irten ginen. 

Beraz, nire galdera honakoa da: ba al daki norbaitek Aretxabaletan (Arkupen, jaietan...) funtziorik egin behar duten? 

Kanpokoa gutxietsi gabe, eskertzekoa izango bailitzateke bailaran antzezle amateurrez osatutako lan xume baina eder bat bailaran bertan ikusteko aukera izatea. 

Oharra: irrikan nago eskoriatzar "artista" handi hauek taula gainean berriz ikusteko.

--------------------

Mikel Errasti

Aretxabaleta

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak